viernes, 27 de septiembre de 2013

KARLISMOAREN MUTURREKO ESKUINA ETA KARLISMOAREN EZKERRA


Miguel Ayuso, Estatu Espainiarreko nagusi denaren –eta kritikatzen duenaren– izenean justizia administratzen duen juez militarraren duela gutxiko hitzen aurrean:
Onartu beharra dugu gaur egungo Karlismo espainiarra zatitua diharduela. Muturreko karlista eskuindarrak, ultramontanismo integrista eta katolikoagatik ezagunak, XIX. mendean zatituriko Alderdi Integrista Katolikoari gertuago daude benetako Karlismotik baino.
Muturreko eskuin karlista Diktadura Frankista gogorarazten dizkiguten oinarri erlijioso batzuen printzipio sutsuen defentsan oinarritzen da. Ez da kontzientzia, pentsamendu eta, oro har, kultu askatasunak errespetatzen dituen katolizismoa, kontrakoa baizik: askatasun horiek guztiak suntsitzea bide du, Dotrina Katolikoaren pean jartzeko, eurentzat egiazkoa den bakarra. Planteamendu ultramontano hauek ez dute, ez orain eta ez inoiz, karlisten arteko adostasun demokratikoa lagunduko, muturreko eskuindar karlistek EZ dutelako demokrazian sinisten, ez eta Espainiako herrien pentsamendu ezberdintasunak eta erlijio forma anitzak errespetatzen dituzten sistemak ere.
Katolizismoaren iragan erreakzioan hain errotuta dagoen integrismo katoliko militante horretan, Inkisizioa eta Gurutzadak gogorarazten dizkigutenak, muturreko eskuin karlistak Hispanitatearen interpretazio praktikoa egiten du, “Espainiar Nazioaren” ideia xumean geratzen dena, bestelako nazio historikoen gainetik jarriz (Kataluniaren gainean kasu, zeina nazio modura ez duten onartu nahi).
Karlismoaren lelo historikoaren defentsa egiten dute, Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea, baina muturreko eskuinera guztiz zuzenduak, eta denaren gainetik Jainkoa dagoela diote, euren modura egindako Jaun Goikoa, kristautasunarekin zer ikusirik ez duena eta miserikordiarik ez duena; are gutxiago da on eta perfektua, muturreko eskuindar horiek katoliko ez direla uste dutenen kontra gatazkara eta odol isurketara bultzatzen baitu. Izan ere, eurentzat, edozeren gainetik katoliko behar da izan. Baina ez dira Francisco I. Aita Santuak dioen moduko katolikoak, ez. Katoliko sutsuak dira, integristak, talibanak.
XX. mendeko 60 eta 70. hamarkadetan, Frantziako maiatzaren 68ak eztanda egin zuenean, karlismoaren sektore inportante batek, Borboi eta Parmako On Karlos Hugo I Espainietako Printzipe-Errege Legezkoaren pean zegoena, eta Erregeran arrebek (zeintzuen artean Borboi eta Parmako Maria Teresa nabarmendu behar dugun), gizarte anitz eta bidezko baten proposamena ekarri zioten karlismoari, sozialismo autogestionario eta federalistaren dotrina politiko, ekonomiko eta lurralde-antolakuntzazkoaren pean. Alderdi Karlista, Espainiako alderdirik zaharrena izan zena, aldaketa demokratikoa zuzentzeko gura zuen monarkia autogestionario eta federalistarekin. Karlista aurrerakoiek hainbat esfortzu egin zituzten ideologia karlista argitzearren, jendeari azalduz, karlismoaren programa politikoaren hiritar orori gerturatuz, Espainietako Herrien Tradizio Komunitarioak defendatuz, Udalerrien Komunalak defendatuz, eta bereziki Nazio Historiko Espainiarren Foru eta tokiko Konstituzio Historikoak zainduz: Gaztela, Katalunia, Leon...
Karlismoaren muturreko eskuinak, ordea, Karlismo aurrerakoiaren eboluzioa oztopatzen saiatu zen, sozialista, demokratikoa, federalista eta autogestionarioa zena, eta 1976ko Jurramendin atentaturik okerrena gauzatu zuen, Aniano Jiménez Santos eta Ricardo García Pellejero akatuz, garaian Legezko Errege zen Borboiko On Karlos Hugo I.aren segizioa laguntzen zuten bi karlista sozialista. Muturreko eskuinak Estatuko Gobernuaren aparatuekin jokatu zuen, 1976an Carlos Arias Navarro Gobernuko lehendakari zela, eta Fraga Iribarne Barne Ministro, zeintzuk Karlos Hugo I.aren anaia zen Borboiko Sixto Enriquerekin aurkeztu ziren eskuindar karlistekin egin zuten lan. Muturreko eskuindar hauen segizioa GAL komandoen parte izango ziren gaiztaginengatik zegoen osatua, garai horietan Batallón Vasco Español sortzen zutena, bai eta Guerrilleros de Cristo Rey ere. Jean Pierre Cherid edo Argentina zein Italiako eskuinaren barneko gaiztaginek eman zioten izena operazioari: “Jurramendi Berreskuratzeko Operazioa”, gorrien, marxisten, ateoen eta jende honi bururatzen zaien bestelako erokerien kontra mendia salbatzeko.
Behin bi karlismoak zatituta, muturreko eskuinekoa eta ezkertiarra, gogoeta egin daiteke karlismoaren batasuna berreraikitzearen inguruan. Eta logikoki, jende honen guztiaren helburuak jakinda, bai eta zer nahi duen euren buruak “legezko monarkikotzat” jota Borboiko On Karlos Jabier onartzen ez dutenean, BATASUN POSIBILITATERIK EZ DAGOELA esan daiteke

Borboiko Karlos Jabier I. Erregea da Borboiko On Karlos Hugoren I.aren heredero legezkoa, gure Errege eta Subirano Leial izandakoa 2010ean zendu zen arte. Espainietako Monarkia Katolikoaren kausaren defendatzaileok bere semearen alde jarri ginen, Asturiasko legezko printze zena, eta Espainietako Errege izendatu genuen. Borboiko On Karlos Jabier I.ak bere aita Erregearen memoria du gordetzen, goian duguna, eta arrazoi horrengatik bere esku dauka agindua, bere Aitaren eta izeben (euren artean Borboi eta Parmako Maria Teresa Infanta) memoria traizionatuko ez duena.
Hala bada, blog hau karlismoaren batura bat proposatzen duen edozein ideiaz at kokatzen da, eta bakarrik KARLISTA ALDERDIAren karlismoa ulertzen du, euren burua “Tradizionaltzat” duten beste indar beligerante, atzerakoi, mugiezin eta sektarioen aurrean. Aldi berean, proiektu SOZIALISTA, AUTOGESTIONARIO ETA FEDERALISTArengatik lan egiten du, NAZIO IBERIKOEN instituzio KONFEDERATZAT MONARKIA KARLISTAren gainegitura defendatuz.

No hay comentarios: